Wendy Harcourt doktorea Westerdijk irakasle eta irakasle titularra izendatu zuten 2017ko urrian Hagako Eramus Unibertsitateko Nazioarteko Gizarte Ikasketen Institutuan (ISS) Generoaren, Aniztasunaren eta Garapen Iraunkorraren Katedrarekin batera. 2017ko maiatzean emandako EU H2020-MSCA-ITN-2017 Marie Sklodowska-Curie Innovative Training Networks (ITN) WEGOren (Well-being, Ecology, Gender, and Community) koordinatzailea da. Harcourt irakaslea ISSra batu zen 2011ko azaroan, 23 urte Nazioarteko Garapenerako Elkartean (Erroma) eman ondoren, Development aldizkariaren Editore eta Programen Zuzendari gisa. Palgrave Género, Desarrollo y Cambio Social seriearen eta ISS-Routledge generoaren, garapenaren eta sexualitatearen seriearen argitaratzailea da.
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Diziplina Anitzeko Ikerketen Eskualdeko Zentroko ikertzailea. Gizarte-Zaurgarritasunari buruzko lehen katedra irabazi zuen Nazio Batuetako Unibertsitatean. Medikuntza, psikologia, filosofia, hizkuntzak, antropologia eta ekologia ikasi zituen Madagaskarren, Parisen, Zurichen eta Mexikon. Morelosen Ingurumen Garapenerako Idazkaria izan zen, eta Mexikoko lehen Ekologia Prokuradorea. Iberoamerikako IPCC, PINCC, ISSC, IIASA eta RIOCC-Adapt erakundeetako kidea da. 57 liburu eta 398 artikulu zientifiko/kapitulu idatzi ditu, eta hainbat sari lortu ditu: NBEren 4. hamarkada, Sor Juana, Meritu Ekologikoa, Emakume Akademikoa, Women of the Year 2000, Emiliano Zapata domina (2016) eta 50 urteko ikerketagatik lortutako meritua, besteak beste.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Aplikatuko katedraduna. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketen Institutua erakundearen bultzatzailea eta lehen zuzendaria izan zen. Halaber, Hegoa Institutuko Garapenerako Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusia izan zen 2009 eta 2017 artean. Hainbat elkarte akademikotako kide da, eta haibat aldizkari espezializatuen batzorde editorialetako kide da. Gainera, Espainiako, Europako, Ameriketako Estatu Batuetako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan eman ditu eskolak. Munduko ekonomiari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko 70 argitalpen baino gehiagoren egilea da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Euskal Ekonomisten Elkargoaren 2019ko Ekonomistak Saria.
Soziologiako katedraduna Coimbra Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean eta Distinguished Legal Scholar, Wisconsin-Madison Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Gainera, Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroko zuzendari emeritua da, eta Portugalgo Justiziaren Behatoki Iraunkorreko koordinatzailea, unibertsitate berean. 2011 eta 2016 artean zuzendu zuen ALICE ikerketa proiektua -Ispilu arrotzak, ustekabeko lezioak. Europa munduko esperientziak partekatzeko modu berriak-, European Research Council-en finantzaketarekin. Epistemologiari, zuzenbidearen soziologiari, soziologia politikoari, teoria postkolonialari, globalizazioari, gizarte-mugimenduei, demokrazia multikulturalari eta giza eskubideei buruz luze eta zabal argitaratu du, portugesez, gaztelaniaz, ingelesez, italieraz, frantsesez, alemanez, txineraz eta errumanieraz.
Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz
Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED) Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sarearen (REEDES gaztelaniaz) ekimena da eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, antolatuko du. Bilbon aurrez aurre egiteko asmoa zegoen, 2020ko maiatzaren 27tik 29ra, baina COVID-19ak eragindako egoera dela eta, V CIED biltzarra formatu birtualen ospatuko da egun horietan.
V CIED, Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz aurtengo leloari jarraituz, desparekotasunen iraunkortasuna gainditzen ahalbidetuko duen justizia globalerantz gizarte eta sistemaren eraldaketarako bide alternatiboak finkatzeko beharrezkoak diren politika, prozesu eta estrategietan zentratuko da. Lankidetzaren paradigmaren krisia aztertuko da, hura gizartea antolatzen duen balore eta gida den heinean, azken hamarkadetan nagusitu den garapen ereduaren krisialdiaren espresioaren moduan ulertuz. Testuinguru berri batean bideragarri diren estrategiak garatzeko zailtasunetaz mintzatuko da, non konpetentzia paradigmari eta arlo guztiak merkantilizatzeko joerari erantzuteko alternatibak landu eta eraikitzea ezinbestekoa den. Zentzu honetan, justizia sozialaren helburua eta elkarlanaren baloreak berreskuratu behar ditugu bestelako garapen ereduak sortu edota kontzeptu hau gainditu ahal izateko, gizarte globalizatu honek bizitzaren jasangarritasuna, eskubideak eta pertsonen duintasuna ardatz izan ditzala
Inaugurazio hitzaldia, osoko bilkurak eta 15 ildo tematikoetan banatutako lan-saioak osatuko dute kongresua. Plenarioetan, honako gai hauei buruzko debateak bultzatuko dira: beste ereduetarantz doazen trantsizioak, ekonomia beste era batera antolatzeko alternatibak, edota elkartasun/lankidetza paradigmaren potentzialtasuna (konpetentzian oinarritutakoari aurre eginez) ekintza kolektiboaren esparruan. Era berean, testuinguru honetan planteatzen diren erronkei Garapenari buruzko Ikasketetatik nola erantzun aztertuko da.
Nazioarteko mailako bilera zientifiko honek, ikasketen hainbat arlo ezberdinetatik eta baita gizarte zibiletik jaso ahal diren ekarpenak bilatzen ditu. Hori dela eta, irakasleek, ikertzaileek, ikasleek, garapenaren gaian eta gizarte globalaren eta Garapenari buruzko ikasketen arteko harremanetan interesa duten gizarte eragileek parte-hartu dezakete biltzarran.
Biltzarrak 15 ildo tematikoren inguruan egituratuko da.