Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)
Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED) Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sarearen (REEDES) ekimena da eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, antolatuko du. COVID-19ak eragindako krisi egoera dela eta, biltzarra birtualki egingo da 2020ko maiatzaren 27tik 29ra. Informazio gehiagorako, biltzarraren webgunea kontsulta daiteke: https://vcied.org/eu/
Atal honetan, V CIEDen izena emateko prozedura deskribatuko dugu, baita horretarako zehaztapen eta baldintza orokorrak ere.
Erabiltzailearen datu pertsonalen kudeaketari buruzko galderak argitzeko, bisitatu gure Pribatutasun politika; webgunearen erabilerari buruzkoak argitzeko, berriz, kontsultatu gure Lege oharra.
Izen-emateen kudeaketa plataforma honen bidez egingo da: https://tickets.vcied.org/?lang=eu
Erabiltzaileak beharrezkoa den legezko gaitasuna duela aitortzen du, behean azaldutako baldintzekin bat etorriz webgunean jarduteko eta kontratatzeko.
https://tickets.vcied.org/?lang=eu bidalitako datuak konfidentzialtasunez errespetatzera eta fitxategiaren helburuaren arabera erabiltzera konprometitzen da, bere Pribatutasun politikarekin bat etorriz. Halaber, datu horiek gordetzera behartuta dago, baita horien aldaketa, galera, tratamendua edo horietara baimenik gabe heltzea ekiditeko neurriak egokitzera ere, indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko legediak ezarritakoaren arabera.
Indarrean dagoen araudiak informatzeko beharra ezartzen du eta hori betetzeko, gure identifikazio datuak azaltzen ditugu hemen:
Izendapen soziala: Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua.
Erregistro datuak: Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua AS/B/00622/1987 zenbakiarekin.
Helbide soziala: Zubiria Etxea, Lehendakari Agirre 81. 48015 – Bilbo (Bizkaia).
IFZ: G48-242531.
Helbide elektronikoa: hegoa@ehu.eus
Kontakturako telefonoa: +34 94 601 71 31
Domeinua: https://vcied.org/eu/
https://vcied.org/eu/ izena emateko online zerbitzua da, eguneko 24 ordutan erabilgarria, eta ordenagailu eta Internet bidez V CIEDen izena ematea ahalbidetzen du.
V CIEDeko izen-ematea honako zehaztapen eta baldintza orokor hauen arabera egiten da, baita biltzarraren webgunean argitara daitezkeen edozein zehaztapen eta baldintza bereziren arabera ere.
Biltzarrean izena eman nahi duen pertsona orok webgunean ezarritako izen-emate prozesuetan datuak zuzen ematearen ardura dauka. Arreta berezia jarri beharko dio banku xehetasunak, datu pertsonalak eta egindako izen-emate mota balioztatzen duten egiaztagiriak sartzeari.
Izen-emateak ordaintzeko txartela egiaztatzearen, bestelako segurtasun egiaztapenak egitearen eta dagozkien egiaztagiriak ziurtatzearen mende daude. Eskaerek ez badute gure egiaztapen prozesua gainditzen, horiek baliogabetu egingo dira. Xedapen hauek betetzen ez dituen edozein eskaera baliogabetzeko eskubidea daukagu.
Erosketa baldintza orokorrekin eta webgune honen erabilera baldintzekin lotutako kontsultak eskuragarri dauden formularioen eta/edo secretariavcied@hegoa.info posta-elektronikoaren bitartez erantzungo ditugu.
Webgune honen bitartez V CIEDen izena emateko, hemen azaltzen ditugun urrats erraz batzuk jarraitu beharko dituzu.
Lehenengo, izen-emate mota aukeratu. Informatika plataformak zenbat izen-emate egin nahi dituzun hautatzen utziko dizu, baita “Izen-ematea” aukeratzen ere. Horrela, izen-emate prozesuarekin aurrera egingo duzu, ondoren ordaintzeko.
Izen-emateak izenarekin doaz, beraz erosketa prozesuarekin jarraitu aurretik izena emango duten pertsona guztien identifikazio datuak eskura izan beharko dituzu (izen-abizenak eta NAN/IFZ zenbakiak). Informazio hori plataformara sartu eta erosketarekin hasi aurretik lortzea gomendatzen dizugu.
Bi zati dituen erregistro formularioa izapidetu behar da. Lehenengo zatiak ordainketa egingo duen pertsonaren edo erakundearen datuak jasotzen ditu (Fakturazio xehetasunak) eta bigarrenak, V CIEDen izena emango duten pertsonen datuak (parte-hartzaileak). Horretarako, webgunean azaltzen diren argibideei kasu egin behar zaie izen-emate prozesuan eskatzen diren datuak emanez. Izen-ematearekin jarraitu ahal izateko, zehaztapen eta baldintza hauek onartu behar dira.
Beherapenen bat edo prezio berezia baldin badaukazu, hori egiaztatzen duen dokumentua eskatuko dizugu. Biltzarraren antolatzaileek dokumentu horiek ziurtatu arte ez da izen-emate prozesua amaituko.
Plataformak “Izen-ematea egin” aukera emango dizu izen-emate prozesuarekin jarraitzeko. Une horretan, ordaintzeko erabiliko duzun bitartekoaren datuak sartu beharko dituzu eta “Eskaera ordaindu” aukerari eman ordainketarekin jarraitzeko.
Ordainketak zordunketa edo kreditu txartelarekin egin daitezke. Izen-ematea egiten duen erabiltzailea ordaintzeko txartelaren jabea izan beharko da. Sisteman sartutako ordainketa datuak zuzenak eta egiazkoak direla baieztatutakoan, aukeratutako moduaren bitartez izen-ematearen prezioaren kargua egingo dela onartu behar da.
Formularioa beteta bidalitakoan (dagokion lekuan klikatuz) eskaera telematikoaren prozesua amaituko da.
Azkenik, erregistro formularioan jarri duzun posta-elektronikora mezu bat iritsiko zaizu egindako izen-ematearen xehetasunekin. Baliteke mezu hori Sarrera-ontzira ez iristea, Interneteko zerbitzu batzuk spamtzat hartzen dutelako. Beraz, betiere Spam-ontzia begiratzea gomendatzen dizugu.
Arrazoiren batengatik transakzioan akatsen bat gertatzen bada, ahalik eta azkarren abisatuko dizugu.
Izen-ematearen prezioan eta/edo izen-ematearekin lotutako beste zerbaitetan akatsen bat gertatzen bada, ahalik eta azkarren abisatuko dizugu. Zure izen-ematea baliogabetu nahi baduzu, izen-emate horregatik ordaindu duzun diru kopurua berreskuratzeko eskubidea izango duzu hamabost (15) egun balioduneko epean, akatsa komunikatutako egunetik hasita.
V CIEDen izena emateko prezioek, biltzarraren webgunean argitaratuta daudenak, zergak barne hartzen dituzte eta honako hauek dira:
A = Prezio murriztua: 2020ko maiatzaren 10era arte.
B = Prezio arrunta: 2020ko maiatzaren 24ra arte.
A | B | |
---|---|---|
1. REEDESeko banakako kidea zein sare honetako |
50 € |
70 € |
2. REEDESekoa ez den banakako izen-ematea |
80 € |
100 € |
3. Izen-ematea + REEDESeko bazkidetza (2) |
90 € |
110 € |
4. REEDESeko zein sare honetako instituzio |
15 € |
25 € |
5. REEDESeko zein sare honetako instituzio |
25 € |
40 € |
6. Ikaslea edo langabetua + Bazkidetza (4) |
25 € |
40 € |
7. Entzule gisa inskribatzea |
25 € |
40 € |
Lehenago aipatu bezala, izen-emateak egindako izen-emate motaren eta kasu bakoitzean eskatutako egiaztagirien arabera balioztatuko dira.
Izen-ematea egiteko momentuan, aukeratutako prezioa egiaztatzeko dokumentuak atxikitzeko eskatuko da:
Izen-emate motaren arabera eskatutako egiaztagiriak ez atxikiz gero, antolatzaileek izen-ematea baliogabetu dezakete.
Zure izen-ematea modu seguruan egiteko, ordainketa zordunketa edo kreditu txartelarekin egin daiteke.
Ordainketa txartel hauekin egin ahalko duzu: Visa, Visa Electron, Mastercard, American Express eta Euro 6000. Zure eragiketa REDSYSeko salmentako terminal birtualera bideratuko da eta, bankuaren jabetzakoa den ingurune seguru horretan, ordaintzeko datuak eskatuko zaizkizu segurtasun neurri guztiak hartuz. Datu horiek ez dira inoiz gure zerbitzarietan gordeko. Bitarteko horren bidez ordainketa egitean, txartelaren jabea zarela baieztatzen duzu.
Kreditu txartelarekin ordaintzeko zerbitzua kreditu erakunde batek kudeatzen du. Hori dela eta, HEGOA ez da erabiltzaileak, erosketa egiteko, emandako informazioaren eta datuen konfidentzialtasunaren eta segurtasunaren arduradun egingo; informazio eta datu horien tratamendua kreditu erakundearen gain bakarrik dago.
Biltzarreko antolatzaileek jardunaldiaren propietate intelektualaren eta irudien eskubide guztiak dituzte. Beraz, antolatzaileek baimendu ezean, biltzarra filmatzea, grabatzea eta erreproduzitzea debekatuta dago.
V CIEDen antolatzaileak biltzarra birtualki egitera konprometitzen dira, eskura dituzten sistema eta baliabide teknikoak erabiliz.
V CIEDeko jardueretan parte hartu behar duten pertsonek, puntualak izateaz gain, antolatzaileek beren esku jarritako erremintak erantzukizunez erabili behar dituzte.
V CIEDerako izen-ematea ordaintzeak jarduera guztietara birtualki sartzea ahalbidetzen du. Dagokionean, biltzarreko antolatzaileek jardueren egitaraua plazaratuko dute. Informazioa izena eman duten pertsonen posta-elektronikora bidaliko da eta webgunean argitaratuko da: https://vcied.org/eu/
Baldintza hauei buruzko zalantzaren edo galderaren bat baldin badaukazu edo V CIEDeko jarduerei edo zure izen-emateari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, secretariavcied@hegoa.info helbidera mezu elektroniko bat bidali ahal diguzu edo +34 94 601 71 31 telefonora deitu.