HIZLARI GONBIDATUAK

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)

Hizlari gonbidatu ezagunak izango ditugu:

Wendy Jane Harcourt

Wendy Jane Harcourt

Nazioarteko Gizarte Ikasketen Institutuko (ISS, Erasmus University) irakasle titularra



Wendy Jane Harcourt


Wendy Harcourt doktorea Westerdijk irakasle eta irakasle titularra izendatu zuten 2017ko urrian Hagako Eramus Unibertsitateko Nazioarteko Gizarte Ikasketen Institutuan (ISS) Generoaren, Aniztasunaren eta Garapen Iraunkorraren Katedrarekin batera. 2017ko maiatzean emandako EU H2020-MSCA-ITN-2017 Marie Sklodowska-Curie Innovative Training Networks (ITN) WEGOren (Well-being, Ecology, Gender, and Community) koordinatzailea da. Harcourt irakaslea ISSra batu zen 2011ko azaroan, 23 urte Nazioarteko Garapenerako Elkartean (Erroma) eman ondoren, Development aldizkariaren Editore eta Programen Zuzendari gisa. Palgrave Género, Desarrollo y Cambio Social seriearen eta ISS-Routledge generoaren, garapenaren eta sexualitatearen seriearen argitaratzailea da.

Úrsula Oswald Spring

Úrsula Oswald Spring

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Diziplina Anitzeko Ikerketen Eskualdeko Zentroko ikertzailea



Úrsula Oswald Spring


Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Diziplina Anitzeko Ikerketen Eskualdeko Zentroko ikertzailea. Gizarte-Zaurgarritasunari buruzko lehen katedra irabazi zuen Nazio Batuetako Unibertsitatean. Medikuntza, psikologia, filosofia, hizkuntzak, antropologia eta ekologia ikasi zituen Madagaskarren, Parisen, Zurichen eta Mexikon. Morelosen Ingurumen Garapenerako Idazkaria izan zen, eta Mexikoko lehen Ekologia Prokuradorea. Iberoamerikako IPCC, PINCC, ISSC, IIASA eta RIOCC-Adapt erakundeetako kidea da. 57 liburu eta 398 artikulu zientifiko/kapitulu idatzi ditu, eta hainbat sari lortu ditu: NBEren 4. hamarkada, Sor Juana, Meritu Ekologikoa, Emakume Akademikoa, Women of the Year 2000, Emiliano Zapata domina (2016) eta 50 urteko ikerketagatik lortutako meritua, besteak beste.

Koldo Unceta Satrústegui

Koldo Unceta Satrústegui

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Aplikatuko katedraduna



Koldo Unceta Satrústegui


Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Aplikatuko katedraduna. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketen Institutua erakundearen bultzatzailea eta lehen zuzendaria izan zen. Halaber, Hegoa Institutuko Garapenerako Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusia izan zen 2009 eta 2017 artean. Hainbat elkarte akademikotako kide da, eta haibat aldizkari espezializatuen batzorde editorialetako kide da. Gainera, Espainiako, Europako, Ameriketako Estatu Batuetako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan eman ditu eskolak. Munduko ekonomiari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko 70 argitalpen baino gehiagoren egilea da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Euskal Ekonomisten Elkargoaren 2019ko Ekonomistak Saria.

Boaventura de Sousa Santos

Boaventura de Sousa Santos

Soziologiako katedraduna Coimbra Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean



Boaventura de Sousa Santos


Soziologiako katedraduna Coimbra Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean eta Distinguished Legal Scholar, Wisconsin-Madison Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Gainera, Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroko zuzendari emeritua da, eta Portugalgo Justiziaren Behatoki Iraunkorreko koordinatzailea, unibertsitate berean. 2011 eta 2016 artean zuzendu zuen ALICE ikerketa proiektua -Ispilu arrotzak, ustekabeko lezioak. Europa munduko esperientziak partekatzeko modu berriak-, European Research Council-en finantzaketarekin. Epistemologiari, zuzenbidearen soziologiari, soziologia politikoari, teoria postkolonialari, globalizazioari, gizarte-mugimenduei, demokrazia multikulturalari eta giza eskubideei buruz luze eta zabal argitaratu du, portugesez, gaztelaniaz, ingelesez, italieraz, frantsesez, alemanez, txineraz eta errumanieraz.