LABURPENAK AURKEZTEKO DEIA

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)

Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sareak (REEDES gazteleraz) eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrerako (V CIED) komunikazio eta posterren laburpenak aurkezteko deia egiten dute. Edizio honen leloa Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz izango da. Biltzarra Bilbon burutuko da, Bizkaia Aretoan eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa fakultatean, 2020ko maiatzaren 27an, 28an eta 29an.

V GINBaren ildo tematikoak hurrengo hauek dira:

1. Garapenari buruzko pentsamendu kritikoak

2. Garapenaren nazioarteko agenda eta politika publikoak

3. Nazioarteko harremanak eta gobernantza globala

4. Garapenaren ekonomia politikoa: gizarte- eta ekonomia-aldaketa, txirotasuna eta desparekotasunak

5. Nazioarteko lankidetza sistema: eragileak, baliabideak, finantziazioa eta lankidentzaren gaineko ikuspegi alternatiboak

6. Zaurgarritasuna murriztu eta gizarte- eta ekonomia-eskubideak sustatzeko ekimenak

7. Teknologiak, giza garapena eta jasangarritasuna

8. Landa garapena, lurraldea eta biztanleria

9. Gatazkak, bakea eta ekintza humanitarioa

10. Giza lekualdaketak

11. Feminismoak eta garapena

12. Gizarte zibila, ekintza kolektiboa eta garapena

13. Hiritartasun globalerako hezkuntza eta hezkuntza kritikorako bestelako ikuspegiak

14. Iraunkortasun ekologikoa

15. Ekonomia sozial eta solidarioa



V Garapenari buruzko Ikasketen Biltzarrean
parte-hartzeko baldintzak

Dokumentazioa bidali


1. Bidali 300 hitz baino gehiago ez dituen gazteleraz, ingelesez edo euskaraz idatzitako laburpena EasyChair-en plataforman, ahozko komunikazioa ala posterra den zehaztuz.

Gordetzeko datak:

  • Laburpenak bidaltzeko epearen hasiera:  2019ko irailak 26.
  • Laburpenak jasotzeko epearen amaiera: 2019ko azaroak 18.
    (2019ko azaroaren 24ra arte luzatu da epea)
  • Laburpenak onartu diren ala ez jakinarazteko epea: 2019ko abenduak 13.

Laburpenak editatzeko zuzenbideak:

  • Tituluak ezin ditu 120 karakter baino gehiago izan.
  • Laburpenak ezin ditu 300 hitz baino gehiago izan.
  • Sartu 3-5 gako-hitz.
  • Laburpena eta komunikazioa hizkuntza berean bidaliko dira (gazteleraz, ingelesez edo euskeraz).
  • Eskatutako formatoa duen adibidea.

2. Ildo tematikoen koordinatzaileek eta Batzorde Zientifikoaren kideek laburpenak ebaluatu ondoren egileek lanen onarpena ala ezetza jasoko dute. Onartutako laburpenen egileek, laster jakinaraziko diren jarraibideei jarraituz, euren komunikazio osoak bidali ahal izango dituzte kronograman adierazitako epeetan.