IKERTZAILE GAZTEENTZAKO V REEDES SARIA

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)

Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sareak  Ikertzaile Gazteentzako V REEDES Saria deitu du, Garapenari buruzko Ikasketen baitan egindako ikerketak sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. REEDES sariak ondorengo oinarriak izango ditu ardatz: 

  1. Ikerketa sari eta akzesit bana emateko deialdia egin da, Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrera aurkeztutako bi komunikaziori emateko (Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, UPV/EHU, Bilbo, 2020ko maiatzaren 27tik 29ra).

  2. Lehen sari bat emango da 700€rekin batera, eta akzesita 300€rekin batera. Saritutako bi lanak REEDESek emandako diplomarekin aitortuko dira, eta Revista Iberoamericana de Estudios de Desarrollo aldizkarian argitarartzeko proposatuko dira, saria berariaz aipatuta.

  3. Lanak aurkezteko epea Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrean komunikazioak aurkezteko ezarritako berbera izango da. Egileak edo egileek espreski  adierazi beharko dute deialdi honetan parte hartu  nahi dutela, ponentziaren lehen orrialdean "Ikertzaile Gazteentzako REEDES sarirako hautagaia" gehituz.

  4. Sarira aurkeztutako lan eta egileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
    1. Bidalitako lanek Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrera aurkeztutako komunikazioek izan beharreko oinarri berdinak jarraituko dituzte.
    2. Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarreko Batzorde Zientifikoaren ebaluazio positiboa. 
    3. Egileak edo egileek Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrean izena ematea.
    4. Komunikazioa Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarraren baitan dagokion saioan aurkeztea.
    5. 2020ko maiatzaren 29an 35 urte baino gutxiago izatea (egiletza anitzeko lanen kasuan, egile guztiek bete beharko dute oinarri hau).
    6. 2020ko maiatzaren 29rako REEDESeko bazkide izatea (egiletza anitzeko lanen kasuan, egile guztiek bete beharko dute oinarri hau). REEDESeko bazkide indibidualen komunikazioak onartuko dira, baita bazkide diren erakundeetako partaideenak ere.
    7. REEDESeko erakundeetako partaide diren egileek akreditatu egin beharko dute. Horretarako, bazkide den erakundearen zuzendari edo arduradunaren eskutitz bat bidali beharko da REEDESeko helbide elektronikora  (info@reedes.org), adieraziz egilea erakunde horren partaide dela. Lana Sarira aurkezterako garaian bidali beharko da eskutitza.

  5. Saritutako lanek ebaluazio bikoitza gaindituko dute:
    1. Lehen ebaluazioa Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarreko ildo tematikoetako koordinatzaileek egingo dute. Hauek, kasu bakoitzean, laugarren puntuko baldintzak betetzen dituen ponentzia bat proposatu ahal izango dute.
    2. Aurre-aukeratutako ponentzien artean bi hoberenak aukeratuko dira eta lehen saria eta akzesita jasoko dituzte. Bost kidek osatutako epaimahaiak egingo du aukeraketa: REEDESeko Presidenteak (epaimahaiko presidente bezala), REEDESeko Idazkariak (epaimahaiko idazkari bezala), Revista Iberoamericana de Estudios de Desarrollo aldizkariko zuzendarikide batek, eta  Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarreko Batzorde Zientifikoko bi kidek.

  6. Epaimahaiak lehen saria edo akzesita esleitu gabe utzi ahal izango ditu aurkeztutako lanek beharrezko merituak betetzen ez dituztela uste badu. Halaber, sariaren zenbatekoa (modalitate nagusian zein akzesitean) ex aequo banatu ahal izango du. Kasu honetan, diru-saria bitan banatuko da.

  7. Epaimahaiaren erabakia behin-betikoa izango da.

  8. Sarien ordainketa banku-transferentzia bidez egingo da.

  9. Saritutako lanak  Revista Iberoamericana de Estudios de Desarrollo aldizkarian argitaratzeko proposatuko dira, eta horretarako, aldizkariaren prozedurak eta baldintzak onartu eta jarraitu beharko dituzte.

  10. Deialdi honetan parte-hartzeak bere oinarri guztiak berariaz onartzea dakar.