• Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)

    Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz

    Bilbo, 2020, maiatzak 27-29


LABURPENAK AURKEZTEKO DEIA (2019ko azaroaren 24ra arte luzatu da epea)

Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sareak (REEDES gazteleraz) eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrerako (V CIED) ahozko laburpenak eta posterrak aurkezteko deia egiten dute. Edizio honen leloa Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz izango da.



V CIED 2020

Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justizia globalerantz

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED) Garapenari buruzko Ikasketen Espainar Sarearen (REEDES gazteleraz) ekimena da eta Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, antolatuko du. Bilbon izango da, 2020ko maiatzaren 27tik 29ra, Bizkaia Aretoan eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa fakultatean.

V CIED, Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz aurtengo leloari jarraituz, desparekotasunen iraunkortasuna gainditzen ahalbidetuko duen justicia globalerantz gizarte eta sistemaren eraldaketarako bide alternatiboak finkatzeko beharrezkoak diren politika, prozesu eta estrategietan zentratuko da. Lankidetzaren paradigmaren krisia aztertuko da, hura gizartea antolatzen duen balore eta gida den heinean, azken hamarkadetan nagusitu den garapen ereduaren krisialdiaren espresioaren moduan ulertuz. Testuinguru berri batean bideragarri diren estrategiak garatzeko zailtasunetaz mintzatuko da, non konpetentzia paradigmari eta arlo guztiak merkantilizatzeko joerari erantzuteko alternatibak landu eta eraikitzea ezinbestekoa den. Zentzu honetan, justicia sozialaren helburua eta elkarlanaren baloreak berreskuratu behar ditugu bestelako garapen ereduak sortu edota kontzeptu hau gainditu ahal izateko, gizarte globalizatu honek bizitzaren jasangarritasuna, eskubideak eta pertsonen duintasuna ardatz izan ditzala

Inaugurazio hitzaldia, osoko bilkurak eta 15 ildo tematikoetan banatutako lan-saioak osatuko dute kongresua. Plenarioetan, honako gai hauei buruzko debateak bultzatuko dira: beste ereduetarantz doazen trantsizioak, ekonomia beste era batera antolatzeko alternatibak, edota elkartasun/lankidetza paradigmaren potentzialtasuna (konpetentzian oinarritutakoari aurre eginez) ekintza kolektiboaren esparruan. Era berean, testuinguru honetan planteatzen diren erronkei Garapenari buruzko Ikasketetatik nola erantzun aztertuko da.

Nazioarteko mailako bilera zientifiko honek, ikasketen hainbat arlo ezberdinetatik eta baita gizarte zibiletik jaso ahal diren ekarpenak bilatzen ditu. Hori dela eta, irakasleek, ikertzaileek, ikasleek, garapenaren gaian eta gizarte globalaren eta Garapenari buruzko ikasketen arteko harremanetan interesa duten gizarte eragileek parte-hartu dezakete biltzarran.





ILDO TEMATIKOAK

Biltzarrak 15 ildo tematikoren inguruan egituratuko da.

1. Garapenari buruzko pentsamendu kritikoak

2. Garapenaren nazioarteko agenda eta politika publikoak

3. Nazioarteko harremanak eta gobernantza globala

4. Garapenaren ekonomia politikoa: gizarte- eta ekonomia-aldaketa, txirotasuna eta desparekotasunak

5. Nazioarteko lankidetza sistema: eragileak, baliabideak, finantziazioa eta lankidentzaren gaineko ikuspegi alternatiboak

6. Zaurgarritasuna murriztu eta gizarte- eta ekonomia-eskubideak sustatzeko ekimenak

7. Teknologiak, giza garapena eta jasangarritasuna

8. Landa garapena, lurraldea eta biztanleria

9. Gatazkak, bakea eta ekintza humanitarioa

10. Giza lekualdaketak

11. Feminismoak eta garapena

12. Gizarte zibila, ekintza kolektiboa eta garapena

13. Hiritartasun globalerako hezkuntza eta hezkuntza kritikorako bestelako ikuspegiak

14. Iraunkortasun ekologikoa

15. Ekonomia sozial eta solidarioa



Idazkaritza teknikoa

Edozein zalantzatarako

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)

  • HEGOA, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua (UPV/EHU)
    Zubiria Etxea, Lehendakari Agirre 81 48015 - Bilbao.
  • secretariavcied@hegoa.info
  • +(34) 94 601 71 31

Harremanetarako formularioa





Informazio-prozesamenduaren arduraduna: Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua. IFZ: G48-242531, Egoitza soziala: Zubiria Etxea, Lehendakari Agirre 81, 48015 - Bilbo, Telefonoa: 946017091. Helburua: Hegoaren jardueren inguruko mezuak bidaltzea. Zure helbide elektronikoa datu-fitxategi automatizatu baten parte da. Datuen aurka egiteko, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko edo datuak ezerezteko zure eskubidea erabili ditzakezu hegoa@ehu.eus helbidera idatzita

Congratulations. Your message has been sent successfully
Error, please retry. Your message has not been sent