BILTZARRARI BURUZKO BERRIAK, COVID-19 DELA ETA

Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra (V CIED)

COVID-19ak eragindako egoeragatik eta osasun autoritateen gomendioei kasu eginez, Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarraren (V CIED) antolatzaileek honako erabaki hauek hartu ditugu:

  1. V CIEDaren data mantentzea (2020ko maiatzaren 27tik 29ra).
  2. Biltzarra formatu birtual bidez egitea. Bai osoko bilkuren hitzaldiak bai komunikazioen eta posterren aurkezpenak formatu horretan egingo dira. Ez da Bilbora etorri beharrik egongo. Hori dela eta, baliabide teknologiko beharrezkoak prestatzen ari gara eta horiei buruz informatuko zaituztegu aurrerago.

Egoera berri honetan, badira antolatzaileok berrantolatu eta egokitu behar ditugun hainbat kontu. Horiei buruz informatuko zaituztegu dagokion unean.

Ulertuko duzuelakoan, eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

Lanean jarraituko dugu biltzarra ospatu ahal izateko.

ANTOLATZAILE BATZORDEKO LEHENDAKARITZA