Biltzarrari buruzko berriak, COVID-19 dela eta


3/31/2020 INFORMACIÓN GENERAL V CIED 2020

Biltzarrari buruzko berriak, COVID-19 dela eta

COVID-19ak eragindako egoeragatik eta osasun autoritateen gomendioei kasu eginez, Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarraren (V CIED) antolatzaileek honako erabaki hauek hartu ditugu:


  1. V CIEDaren data mantentzea (2020ko maiatzaren 27tik 29ra).
  2. Biltzarra formatu birtual bidez egitea. Bai osoko bilkuren hitzaldiak bai komunikazioen eta posterren aurkezpenak formatu horretan egingo dira. Ez da Bilbora etorri beharrik egongo. Hori dela eta, baliabide teknologiko beharrezkoak prestatzen ari gara eta horiei buruz informatuko zaituztegu aurrerago.

Egoera berri honetan, badira antolatzaileok berrantolatu eta egokitu behar ditugun hainbat kontu. Horiei buruz informatuko zaituztegu dagokion unean.

Ulertuko duzuelakoan, eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

Lanean jarraituko dugu biltzarra ospatu ahal izateko.

ANTOLATZAILE BATZORDEKO LEHENDAKARITZA





Azken berriak

2020/5/29
Ostirala, 2020ko maiatzaren 29a - Programa ofiziala

Resumen del programa para el día Viernes, 29 de mayo de 2020 del V Congreso Internacional de Estudios del Desarrollo.

2020/5/28
Osteguna, 2020ko maiatzaren 28a - Programa ofiziala

Resumen del programa para el día Jueves 28 de Mayo del V Congreso Internacional de Estudios del Desarrollo.